Jaialdi gastronomikoa Zierbenan
Deskargatu egitarauaItsas zaporeak
Market gunea
Artisau-markek beren produktuak salgai jartzeko gune bat izango dute, marinel ukituarekin: moda, dekorazioa, surfeko jantziak, bitxiak, artisau-gaiak…
Gune gastronomikoa
Geratu bazkaltzen gune gastronomikoan! Pintxoak, arrainak eta itsaskiak, gildak eta askoz gehiago edari onenekin. On egin!
Dastaketa gidatuak
Gure kostaldeko uztartze bikainenak: itsasbazterreko arrantza, artisau-kontserbak eta edari onak, itsas zaporeekin ahogozoa egiteko.
Atungorriaren unibertsoa
Urriak 3, larunbata · 13:00 – 14:00
Haratago joan nahi duzu? Biribildu esperientzia dastaketa gidatu batean.
Eman izena dastaketan!Uretako jarduerak
Paddle sup
Egin arraun Zierbenako portuan eta sentitu korrontea oinpean. Paddle sup-eko oholean zutik egiten da arraun, eta horrek sekulako sentsazioa eragiten du, ur gainean ibiltzearen antzekoa!
Big sup
Big sup-a ohol erraldoia da, ezin bilbotarragoa. Arraunen laguntzarekin, Zierbenako portuko uretan aurrera egingo dugu modu koordinatuan, itsasora ez erortzeko!
Urpeko bataioa
Murgil zaitez uretan (literalki!) Zierbenako portuan. Urpekari profesionalen eskutik emango dituzu lehen urratsak urpean. Mundu liluragarri bat arakatzeko esperientzia!
Nabigatu Burdin Kaia ontzian
Arakatu Zierbenako ingurua itsasotik Burdin Kaia ontzian, Hirukai Itsas elkartearen eskutik.
Iraupena: 45 minutu inguru
Erreserbatu tokia!Itsasoko lanbideak
Kalejira
Tripulazioak eta herriko jendeak Portuko Ama Birjinaren baselizatik jaitsiko dira jaialdia inauguratzeko, euskal dantzen, gaiteroen eta zuzeneko musikaren artean. Egin ezazue bat!
Ontzi tradizionalak
Itsasontziak, txalupak, traineruak, batelak... Bertaratu portura eta ikusi ontzi tradizionalen kontzentrazioa asteburu osoan zehar.
Saregileak eta ontzien lurreratzea
Sareak eskuz josi eta itsasontziak eskuz lurreratzeko lanbide tradizionalen erakusketa zuzenean, Portuko Jendeak elkartearen eskutik.
Itsas hondoaren garbiketa
Zierbenako portuko itsas hondoa garbitzea, Itxasdive urpekaritza-klubaren eskutik. Garbitutako hondakin kilo bakoitza janari bihurtuko da, eta Elikagaien Bankuari emango zaio. Topagunea: jarduera hasi baino 15 minutu lehenago klubaren egoitzan (ikusi mapa).
Kantauri Fest argazkietan
























